Erakusketak

26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria
Argazkigintza Humanitarioa

valtuea 1 - _maria_clauss
Okendo K.E.
Ikusi Google Maps-en 
apirilak 16 – ekainak 15 / astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30 + larunbatak eta zubiak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 + igandeak eta jaiegunak: itxita

Munduko Medikuek 1997az geroztik emandako sari prestigiodun honek urtero mundu osoan arazo sozialak, bidegabekeriak, eta giza eskubideen urraketak, modu egiazkoan eta hunkigarrian erakusten dituzten pertsonen argazki-bikaintasuna aitortzen du. 26. edizioak 5 fotokazetariren lana jasotzen du; María Clauss irabazlea, Nazik Armenakyan, Santi Palacios eta Federico Ríos finalistak eta Sáshenka Gutiérrezen aipamen berezia.

Bisita gidatuak
apirilak 16 (17:15 / 19:00) gaztelania
Santi Palacios
Buchako sarraskia
Bucha hiria, Kievetik oso gertu, Errusiako indarrek Ukrainaren inbasioan egindako ankerkerien sinboloetako bat bezala pasako da historiara. Santi Palaciosen argazki-saiakerak errusiar tropak irten eta berehala sortutako sentsazioak eta irudiak jasotzen ditu, gerraren egunerokotasunaren izugarrikeria atzematen du eta gatazkaren hondamena eta krudelkeria transmititzen.
Lekuak mugatuak. Beharrezkoa izen-ematea: lankidetza@donostia.eus / 943 48 14 71

Hitzaldia
apirilak 22 (19:00) gaztelania
José Antonio Zorrilla
Ucrania, de la inexistencia a la estatalidad. Tres intentos fallidos
José Antonio Zorrilla diplomazialari eta Espainiako kontsul nagusia izan zen Milanen, Shanghain eta Moskun, baita Georgiarako eta Kaukasoko Estatuetarako enbaxadorea ere.

Argazkia: © María Clauss

Pakistan: Indusen ibaibideak
Igone Mariezkurrena

indusen ibaibideak-irudia horizontala
Aiete K.E.
Ikusi Google Maps-en 
apirilak 19 – ekainak 11 / asteartetik ostiralera: 16:00 – 20:30 + larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 + igandeak: 10:00 – 14:00 + astelehenak eta jaiegunak: itxita

Donostia Kulturak Pakistan: Indusen ibaibideak erakusketa aurkezten du. Bertan, Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoak herrialde horretara egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri aurki daiteke. Guztiek dute zerikusia aldaketa klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren ondorio sozialekin.

Fotokazetaritza eta antropologia lan honek Indusen ubide horiek hartu ditu hari gisa herrialdearen erradiografia sozial bat egiteko. Bertatik bertara landa-lanean dokumentatutako testigantzak eta argazkiak dira erakusketaren eduki nagusia. Kaltetuen ahotsa ez ezik, adituen ekarpenak (ikerlariak, irakalseak, giza eskubideen aldeko aktibistak) eta azaltzen diren errealitateak dagokien testuinguruan kokatzeko lagungarriak diren datu kontrastatuak ere aurki daitezke.

Pakistan kasu paradigmatikoa da ulertzeko zenbat eta nola oztopatzen duen aldaketa klimatikoak herrialde baten garapen osoa. Izan ere, munduko karbono isurketen %1 baino gutxiago igorri arren, boretze globalak gehien kaltetzen dituen 10 herrialdeetako bat da Pakistan. Aldiz, ez du baliabide ekonomiko, material ezta egiturazkorik ere egoerari aurre egiteko.

Argazkia: © Igone Mariezkurrena

Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen 20. ekitaldia

arte ddhh_24
Zinemaldiaren Informazio Bulegoa (Victoria Eugenia Antzokia)
Ikusi Google Maps-en
apirilak 12-19 / astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00 + larunbata eta igandea: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako Artea eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 20. ediziorako.

Aurten, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 75 urte jada beteta dituen honetan, gure ekitaldiaren 20. edizioa dugu. Zenbaki borobilak izanda, gai berezi bati heldu nahi izan diogu: 29. artikuluan aipatzen diren komunitatearekiko betebeharrak hain zuzen. Izan ere, gure eskubideak ez dira mugagabeak eta erantzukizun eta betebeharrak ere baditugu giza eskubideetaz gozatu ahal izateko. Hala adierazi dute 1300 lan baino gehiagoren bidez aurtengo partehartzaile izan diren 2000 pertsona baino gehiagok.

Sari banaketa igandean, apirilaren 14an, egingo da Udaletxeko Udalbatza aretoan.

Baloreak
Nerea Kortabitarte

baloreak - nerea kortabitarte - 2023
Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)
Ikusi Google Maps-en 
apirilak 10 – maiatzak 4 / astelehenetik ostiralera: 10:00 – 20:30 + larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 + igandeak: itxita

Baloreak erakusketa Nerea Kortabitarte kazetari donostiarrak idatzitako eta hamabi emakume gipuzkoarrek ilustratutako izen bereko liburuaren isla da: Ane Garmendia, Jone Taberna, Julia Lasa, June Martin, Maialen Arocena, Maore Sagarzazu, Nerea Bermejo Bermi, Naiara Goikoetxea, Noelia Sierra NoEz, Patri Taberna, Sara Essery eta Zuriñe Uriarte. Liburuaren hitzaurrea Noelia Lorenzo Pino idazleak sinatu du.

Baloreak ibilbide poetiko bat da, hamabi emakumeren ilustrazioak eta hamabi balio unibertsal biltzen dituena. Hitzaren iraultza isilaren bidez, Bidasoa ibaiko migratzaileen drama aditzera ematen du.